Metodo zientifikoa- II

Laburpena- I

Ikuspegi induktibista tradizionala zera da: baieztatutako lege enpiriko guztiak, bai eguneroko bizitzan, bai metodo zientifikoaren bidezkoak, arrazoiketa moduren baten bidez justifikatu ahal izatea . Ikuspegi induktibista ikuspegi zientifikoarekin identifikatzean, filosofo batzuek esan zuten indukzioa “zientziaren aintza eta filosofiaren eskandalua” dela. Aitzitik, Karl Popper XX. mendeko hasierako zientziaren filosofoak adierazi zuen indukziozko justifikazioak ez direla inoiz erabiltzen zientzian, eta proposatu zuen zientzia hipotesiak suposatzeko, ondorioak deduktiboki kalkulatzeko eta gero, enpirikoki, “faltsifikatzen” saiatzeko prozeduran oinarritzen dela (hau da, esperimentuak diseinatzea, hasierako baieztapena faltsua izan dadin

Indukzioaren arazoa

Arazo horrek zalantzan jartzen ditu etorkizunak iraganaren antza izango duela uste izateko ditugun arrazoiak, edo, oro har, zalantzan jartzen du ea gure iragarpenak – behatu ditugun gauzetan oinarritutakoak – zuzenak diren oraindik ikusi ez ditugun gauzei buruz. Inferentzia hori, hau da, behatutakoan oinarrituta ikusi ez dugunari buruzko ondorioak ateratzea, “inferentzia induktibo” gisa ezagutzen da,

Probabilitateak – estatistikak – indukzio-arazoaren osteko eginkizuna

David Hume izan zen indukzioaren arazoa formulatzen lehena. Humek, nahiz eta mundu guztiak inferentzia horiek egiten ditugula onartu, horiek justifikatzeko modu ez-zirkularrik ez dagoela argudiatu zuen, Ilustrazioaren arrazionaltasunaren zutabeetako bat ahulduz. Arazo hau beltxarga (zisne) beltzen agerpenaren adibidearekin azaltzen da normalean, denbora luzean beltxarga guztiak zuriak zirela uste izan zenean, ikusten zutenean oinarrituta.

Arkeologia – Bideoa (animazioa) Irulegiko eskua.

Zein da ebidentzia kasu hauetan? Zein da metodo zientifikoak hemen jarraitzen duen prozesua?

Geologia- Zer dira gure kostaldeko Flyschak eta zer kontatzen digute?

Scroll to Top