Gida didaktikoa

“Kultura zientifikoa: pentsamendu kritikoa II” ikasmateriala Bigarren Hezkuntzako 4. eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago; izan ere, “Kultura zientifikoa” ikasgaiarekin lotutako eduki komuna da. Baina bigarren hezkuntzako eta batxilergoko azken mailetako edozein ikaslek jaso ditzake aurkezten ditugun edukiak.

HELBURU DIDAKTIKOAK (Heziberri 2020, Derrigorrezko hezkuntza/Batxillergoko Curriculuma)

  1. Ezagutza zientifikoa baliatzea, zientziak eta teknologiak pertsonen bizitzan eta osasunean duten eragina ikuspegi kritikoz aztertzeko
  2. Problemak identifikatzea, planteatzea eta ebaztea
  3. Gai zientifikoei buruzko informazioa lortzea zenbait iturritatik —analogikoak nahiz digitalak—, eta informazio hori erabiltzea
  4. Zientziei buruzko informazioa duten mezuak modu aktiboan eta kritikoan interpretatzea, eta mezu zientifikoak sortzea, ahozko nahiz idatzizko hizkuntza zuzen erabiliz
  5. Eguneroko ingurunea interpretatzea, eta gure gizarteko garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenak ikuspegi kritikoz aztertzea.
  6. Zientziaren nolakotasuna, saiakera-izaera eta izaera sortzailea baliatzea, dogmatismoak gainditzeko bide eman duten eztabaida nagusiak aintzat hartuz

ZEHARKAKO KONPETENTZIEI LOTUTAKO HELBURUAK:

— Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
— Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea.
— Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea, aztertzea eta laburbiltzea)
— Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.
— Giza eskubideak eta gizarteko konbentzioak errespetatzea.
— Argudioak zentzuz erabiltzen ikastea
— Hizkuntzarako konpetentzia
— Norberaren emozioak erregulatzea.
— Norberaren alderdi kognitiboa erregulatzea.
— Norberaren komunikazioa erregulatzea (hitzezkoa, hitzik gabekoa eta digitala).
— Norberaren jokabide morala erregulatzea.

CURRICULUMEKO EDUKIAK:

Multzo orokorra:
— Metodologia zientifikoa eta haren oinarrizko ezaugarriak fenomeno naturalak eta benetako egoerak aztertzeko, identifikatzeko eta ebazteko aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak: behaketa, eztabaida, hipotesiak egitea, egiaztatzea, esperimentazioa, ondorioak ateratzea eta emaitzak jakinaraztea.
— Aukeratutako gai zientifikoei buruzko txostenak eta monografiak egiteko jarraibideak, izan formatu inprimatuan izan digitalean.
— Talde-lanak modu kooperatiboan egiteko jarraibideak, eztabaidak antolatzekoak eta aukeratutako gaien inguruan sortzen diren eztabaidetan parte hartzekoak
— Eguneroko bizitzan baliabideekiko jarrera arduratsua izateko eta ingurumena hobetzeko jarduerak garatzeko estrategiak.
— Zientziaren eginkizun kolektiboa aintzat hartzea, bai eta haren mugak ere. Zuhurtzia-printzipioa.
— Hautemateko tresnak erabiltzeko eta datuak lortzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozedurak

Komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriak:
— Mundu konektatuan bizitzea: Internet eta sare sozialak.
— Ondorioak eguneroko bizitzan: teknologia berrien abantailak eta arriskuak egungo gizartean. Eten digitala.
– Generoaren araberako eten digitala.
– Emakumeek eta gizonek teknologia berriak erabiltzeko modu desberdina.
– Gizarte sareak eta teknologia berriak era berdintsuan eta askatasunean erabiltzeko jarraibideak.

JARRERAK

— Jakin-mina, gaur egungo gaietan interesa bultzatzea
— Zehaztasuna eta zorroztasuna balioestea
— Pentsamendu kritikoaren garrantzia gaur egungo gizartean
— Ahalegina eta autonomia norberaren lanean, eta jarrera aktiboa eta arduratsua lanean.

KONTZEPTUAK
— Zientziarekin eta teknikarekin lotura duten kontzeptuen erabilera normalizatzea, alfabetizatze zientifikoa ahalbidetzeko
— Estatistikako kontzeptu garrantzitsuen erabilera

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

— Zientifikoki ikertzeko modukoak diren galderak eta problemak identifikatzen ditu.
— Denetariko informazio-iturriak kontsultatzen ditu
— Txostenak egiten ditu, laburpen gisa, behaketetatik edo esperimentuetatik ondorioak ateratzeko.
— Ikerketaren emaitzak koherentziaz eta argitasunez jakinarazten ditu, askotariko bitarteko digitalak, idatzizkoak edo ahozkoak erabiliz.
— Gaurkotasun zientifikoko gai bati buruzko ikerketa-proiektu bat diseinatzeko, egiteko eta defendatzeko funtsezko elementuak ezartzen ditu, lehentasunez IKTak erabiliz
— Banakako lanean ahalegina egiten du eta autonomiaz jarduten du, lanean arduraz eta modu aktiboan jardunez.
— Badaki zuhurtzia-printzipioa aplikatu behar dela prozesu industrial guztietan.
— Talde-lanaren aldeko jarrera adierazten du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrera agertzen du, eta desberdintasunak pertsonekiko errespetuz eta tolerantziaz onartzen ditu.
— Eztabaidetan aktiboki parte hartzen du, arrazoiak emanez eta besteen txandak eta iritziak errespetatuz.
— Eten digitalaren arriskuak bereizten ditu, eta badaki analfabetismo berriak eta desberdintasunak sor ditzakeela, informazioa eta komunikazioa eskura izatearen arabera.
–Arlo horretan Euskal Herrian egindako aurrerapenak eta haien ondorio sozialak aztertzen ditu.

EBALUATZEKO TRESNAK

— Ariketa eta jolas interaktiboak
— Aurkezten dituen txostenak
— Bakarka edo taldean egiten dituen aurkezpenak
— Eztabaideetan erabiltzen dituen argudioak
— Irakasleak ontzat ematen dituen ebaluazio tresnak

PLANTEAMENDU DIDAKTIKOAREN EGITURA

1.1.- Metodo zientifikoa II 1.1.1 Laburpena 1.1.2 Indukzioaren arazoa (animazioa) 1.1.3 Probabilitateak – estatistikak – indukzio-arazoaren osteko eginkizuna 1.1.4 Termino garrantzitsuak metodo hipotetiko-deduktiboan 1.1.5 Geologian eta arkeologian metodo zientifikoa aplikatzeko kasu praktikoak a) Arkeologia – Bideoa (animazioa) Irulegiko eskua. Zein da ebidentzia kasu hauetan? Zein da metodo zientifikoak hemen jarraitzen duen prozesua? b) Geologia- Zer dira gure kostaldeko Flyschak eta zer kontatzen digute?

1.2.- Pentsatzen ikasi- begiratzen ikasi: datuak bistaratzea
1.2.1.- Grafiko mota erabilienak aplikatzea: barra-grafikoak, grafiko linealak, grafiko zirkularrak, histogramak. Bideoa – azalpen-animazioa.
1.2.1.2.- Grafiko horiek irakurtzeko ariketak.
1. 2. 2. Grafikoek engainatzeko moduak- Animazioak
1. 2. 2.1- Iruzurrezko grafikoen kasu errealen adibideak
1. 2. 2.2- Akatsak aurkitzeko ariketak.
1. 2.3 Hautatzeko gai zientifiko bati buruzko infografia sortzea – Proiektu honen azken jarduera. Aukera batzuk proposatuko dira, eta horien sorrera erraztuko duten adibide bat eta programa- tresnak sartuko dira.

1.3.- Arrazoiketa-alborapenak eta -akatsak
1. 3.1 Kultura zientifikoa I proiektuarekin lotutako sarrera
1.3.2. Generoak bizi-kalitatean duen eragina pertsonen osasun-egoeran eta gaixotasunetan (bizi-kalitatea) – Alborapenek benetan duten garrantziaren adibidea. – Emakumeen eta bihotzeko gaixotasunen kasua.
1.3.3 Aurrerapen teknologikoak eta horiek ingurumenean duten eragina- Indiako historiaren eta putreen heriotzaren adibidea. Narrazioa alderantzizko zentzuan, nola aurkitu zen kausa? Metodo zientifikoarekiko lotura (ebidentzia zirkunstantziala) eta zuhurtzia-printzipioa.
1.3.4 Herri-ondasunen tragedia. Mitoa edo errealitatea.

1.4.- Adimen artifiziala
1.4.1 Arrazoibide induktiboa – adimen artifizialean aplikatzea – Machine Learning
1.4.2 Tximeleta efektua adimen artifizialean
1. 4.3 Oz-eko magoaren esperimentua

METODOLOGIA

Ikasmaterial honen azalpenak eta adibideak ikasgelan edo etxean bete daitezke. Erabat antolatuta egongo da ikasleak irakasgaia modu independentean ikasi ahal izan dezan. Atal bakoitzaren hasierako definizioaz gain, bideoen, animazioen eta infografia interaktiboen bidezko ulermena errazteko adibideak egongo dira, eta ikasleak bakarkako jarduera interaktiboak ere egin ahal izango ditu. Gelako jarduerak irakasleak taldeka egituratu ondoren egin daitezke. Edukia diseinatzean, atal bat besteekin erlazionatuta dago, atsegina izan dadin eta, aldi berean, kontzeptu garrantzitsuen zeharkako ikaskuntza indartzeko balio dezan.

AZKEN EKOIZPENA

Ikasleek infografia bat sortzeko proiektu bat egin beharko dute, eskainitako proposamen batzuetatik abiatuta, eta horietako bat aukeratuko dute. Lan hori banaka edo taldean egin ahal izango da, eta grafiko bat sortuko da, proposamenean emandako datu-seriea bisualki erakusteko. Ondoren, lan hori aurkezpen osoago gisa presta daiteke, eta irakasleen iritziz, ahozko aurkezpen batean edo aurkezpen digital batean sar daiteke, IKTak erabiliz. Eztabaidetan eta mahai-inguruetan landutako gaiei buruzko hainbat jarduera ere egin ahal izango dira.

BALIABIDEAK

Gaiarekin zerikusia duten liburu, film edo webgune interesgarriak zerrendatuko dira. Erabili beharreko IKTen azalpenak eta estekak egongo dira, bereziki datuak ikusteko eta infografiak sortzeko.

Scroll to Top